OHIKO GALDERAK
OHIKO GALDERAK
Zer jakin behar dut txartela erosi baino lehen?
Txartela erosi baino lehen, eguna, aukeratutako ibilbidea, irteera ordua eta ibilbidearen iraupena argi edukitzea gomendatzen dizugu.
Nola erosi dezaket txartela?
Gure webgunearen bidez edo Pio Baroja plazan daukagun dendan.
Telefonoz ez dugu ez erreserbarik ez salmentarik egiten.
Online salmentak irteera bakoitza baino ordubete lehenago ixten dira; beraz, denbora hori igarota, txartelak Pio Baroja dendan baino ezin dira erosi.
Internet bidez eros ditzaket txartelak eta gero barkuan ordaindu?
Ez, online erosketa egiterakoan zenbateko osoa ordaindu behar da.
Erreserba egin dezaket ordaindu gabe?
Ez, ez dira txartelak erreserbatzen. Beraz, txartelak ziurtatu nahi badituzu bilboats.com-en erosi beharko dituzu ahalik eta azkarren.
Txartela imprimatu behar dut?
Ez, ez da beharrezkoa. Ontziratzean QR kodea erakuztea nahikoa da.
Barku batean irten eta bestean itzuli daiteke? Geldialdiak egiten ditu?
Ez, bidaiak joan eta etorrikoak dira eta geldialdirik gabe. Irteera beti Pio Barojako ontziralekuan.
Eserlekuak zenbakituta daude? Goiko bizkarrean joateko zer egin behar dut?
Ez, eserlekuak ez daude zenbakituta, euria edo eguzkia egiten duen arabera bidaiarien lehentasunak aldatu egiten baitira. Sarrera erosteak itsasontzian zure lekua bermatzen du, EZ aulkia. Ontziratzea ilara ordena jarraituz egingo da, edozein dela ere txartelaren mota, ilara bakarra errespetatuz.
Goiko bizkarrean joan nahi baduzu, ilaran lehenengo 30 pertsonaren bat izan behar zara (goiko aldean gehieneko edukiera). Horretarako, ontziratze ordua baino lehenago itxaroten egotea gomendatzen dizugu, ahalik eta goizen.
Txartel erosketa ezeztatu daiteke?
Ez, behin txartelak erosita ezin da erreserba ezeztatu. Aldaketak irteera baino 72 ordu lehenago onartzen dira.
Ezinbesteko arrazoiengatik, irteera ordua baino lehen dirua itzultzea eskatzen bada, itzulera balioetsiko genuke. Horretarako, ezinbestekoa da frogagiri edo froga den dokumenturen bat gure posta elektronikora bidaltzea: bilboats@bilboats.com
Ez da inoiz ere berandu heltzea aitzakia izango, eta ez dira aldaketak edota diru-itzulerak egingo ontziratze orduan ilaran ez egoteagatik. Era berean, ez dira itzulerak egiten denbora nahikoarekin goiko aldean egoteko ilara egin ez baduzu.
Zergatik utzi dezake Bilboats-ek bertan behera bidai bat?
Segurtasun eta mekanika arrazoiengatik, edota eguraldi txarraren ondorioz bidaiariak, ontziak eta langileak segurtasun arriskuan egoteagatik bidai bat ez ateratzea erabaki dezakegu.
Euria egiten badu, irteera bertan behera uzten da?
Ez, irteerak ez dira arrazoi honengatik deuseztatuko Bilbo euri asko egiten duen tokia da eta. Gure Ibai Alai ontzia prest dago horretarako eta 50-60 pertsona sartzen diren gune itxi bat du, hortik buzti gabe ibilaldiaz gozatu ahal izateko.
Gainera, kanpoaldean ibilbideaz disfrutatu nahi dutenen ausartentzat euritako pontxoak saltzen ditugu. Tripulazioari galdetu.
Zenbateko aurrerapenarekin heldu beharko gara ontziratzera?
Ibilaldiaren ordutegiak betetzeko irteera baino 15 minutu lehenago hasiko da ontziratzea “Bilbo nabigatzen” ibilaldirako, eta 30 minutu lehenago “itsasorantza nabigatzen” ibilaldirako. Ontziratzea zabalik egongo da ontzia irten arte. Puntual ez dagoenari ez diogu itxarongo irteera ordua helduta.
Zenbat irauten dute bidaiak?
Bilbo nabigatzen: ordu bete gutxi gorabehera.
Itsasorantza nabigatzen: bi ordu gutxi gorabehera.
Bizkaia zubiaren azpitik nabigatzeko, Portugalete eta Areeta lotzen dituena, 2 orduko txartela erosi behar duzu, hau da, Itsasorantza nabigatzen.
Gurpil-aulkiarekin sar naiteke?
Egia esanda, Bilboko udalak ez du oraindik Pio Barojako ontziralekua desgaitasun duen pertsonentzat moldatu. Sartzeko aldapa mareabeheran malda arriskutzua du eta ontziratzea zaila eta arriskutzua izan daiteke. Horregatik, denon segurtasuna ziurtatzearren, ontziratzea mareagoran besterik ez dugu egiten.
Ezinbestekoa eta garrantzitsua da aulkia eskuzkoa izatea, ez motorduna.
Denbora nahikoarekin eskatzen bada, bulegoan eskuzko gurpil-aulki bat dugu aldaketa egiteko. Deitu eta galdeiguzu 644 442 055-ra edo bidali mezu bat gure posta elektronikora: bilboats@bilboats.com
Animaliak eraman daitezke?
Bai, txakur txikiak (8 kg baino gutxiagokoak gutxi gorabehera) baldin badira eta besoetan edo garraiatzailean bidaiatzen badute ibilaldi osoan zehar.
Itsu-txakurrak arazorik gabe sar daitezke.
Edozein kasutan, lehenago 644 442 055 telefonora deitu beharko duzu edo mezu elektronikoa bidali bilboats@bilboats.com -era.
Umeen aulkitxoak eraman daitezke?
Bai, eraman daitezke. Tripulazioak non utzi behar duzun azalduko dizu ontziratzean.
Ba al dago beherapenik?
Bai, prezio bereziak ditugu 0 eta 4 urteen arteko umeentzat, 5 eta 10 artekoentzat, 65 urte baino gehiagoko pertsonentzat zein desgaitasuna duten pertsonentzat.
Web-orrian zein bulegoan 10 sarrera edo gehiago erosten duenak %10eko beherapena izango du ordainketa bakarra egiten bada.
Gainera, zure txartela web-orrian erosten baduzu, %30eko deskontua izango duzu ontzian saltzen diren edarietan. Txartela langileei erakutzi beharko diezu. Promozio hau “Bilbo nabigatzen” eta “itsasorantza nabigatzen” ibilaldietarako soilik balio du.
Adingabeek pertsona helduen gabe bidaiatu dezakete?
Ez, beti helduren batek lagunduta egon beharko dute ontzian.
Nola eskura dezaket nire bidaiaren faktura?
Faktur behar baduzu, erreserbaren datuak bete beharko dituzu (formularioa), bertan agertzea nahi dituzun datuekin. Erosketa-txartela iristen zaizunean, behealdean esteka bat aurkituko duzu hura deskargatzeko.
Festa pribatu baterako kontratatu daiteke zerbitzua?
Noski, zure plana zein den adierazi eta burutzen lagunduko dizugu.
Taldeentzako bidaia bereziak antolatzen dira?